euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio ekitaldia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/10/16, 18:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, urriaren 16an, 18:00etan, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian (Europa plaza, 2. Donostia), Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2025-2026ko ikasturteko 163 tituludunen graduazio ekitaldia ospatuko da.

Ekitaldiaren buru izango dira Juana Goizueta Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Iker Laskurain ikastegi horretako zuzendaria. Era berean ekitaldian, espedienterik onena lortu duten 2025-2026 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereiziko dira, eta Saydy Henriquez eta Unax Lasa eskolako ikasle ohiek hartuko dute parte.

EGITARAUA

  • Iker Laskurain Iturbek. EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Eskolako ikasle ohia den Saydy Henriquezen mintzaldia, gaur egun IP21 Ingeniería enpresan dihardu lanean.
  • Eskolako ikasle ohia den Unax Lasaren mintzaldia, gaur egun Danobat enpresan dihardu lanean.
  • 2025-2026 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
  • 2025-2026 promozioko ikasleei diploma banatzea.
  • Juana Goizueta Vertiz EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari.
  • Landarbaso abesbatza eskainitako musika emanaldia