Argitalpen Zerbitzuak Gregorio Monrealen bisita izan du
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/12/14
NON: Argitalpen Zerbitzua. NOIZ: 2022ko abenduaren 2a. NORK: Unai Zorriketa. Komunikazio Bulegoa.
Abenduaren 2an Gregorio Monreal Zia UPV/EHUko errektore ohi eta Iura Vasconiae aldizkariko argitalpen kontseiluko kidea, eta aldizkari horretako zuzendaria den Margarita Serna Vallejo izan ziren gure Argitalpen Zerbitzuan. Bisitaren helburua izan zen zertan dihardugun elkarri azaltzea eta elkarlanerako aukerak aztertzea.
Iura Vasconiae Gizarte eta Lege Zientzietako aldizkaria da. 2004. urtean jaio zen eta urtero zenbaki bat argitaratzen dute. Haiek esan ziguten 19. zenbakia laster izango dela kalean eta 20. zenbakia da UPV/EHUrekin argitaratu nahi duten lehenengoa. Aldizkariari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan aurki daiteke: https://www.revistaiuravasconiae.eus/
Duela 40 urte Argitalpen Zerbitzua sortu zenean Gregorio Monreal zen unibertsitate honetako errektorea. Argi ikusi zuten Unibertsitatearen eginkizunetako bat zela bertoko fakultate eta eskoletan egiten zen lana zabaltzea, eta horri esker sortu zen gure zerbitzua. Haren bisita aprobetxatu genuen Zerbitzuaren sorrerako urteei begiratzeko eta urte hauetan guztietan egindakoa azaltzeko.
Asko estimatu dugu haien bisita.
Elisabete Alberdi. Argitalpen Zerbitzua
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus