euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Peter Grünberg irakaslearen omenezko senidetasun afaria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/11

Unibertsitateko, kofradiako eta udal ordezkariak Gaztelubide elkartearen atarian | Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, hil osteko omenaldi bat egin zion Peter Grünbergi, 2007an Fisikako Nobel saria jaso zuenari (2018an hil zen). Omenaldia Gaztelubide elkartean egin zen, Donostian, senidetasun afari batekin. Afaria Javier Arbizu elkarteko sukaldariak prestatu zuen.

Kaiserlautern Unibertsitateko (Alemania) Hillebrands irakaslea, Peter Grünberg irakaslearekin harreman gehien izan zuen kolaboratzaileetako bat, gau hartan bertan zela aprobetxatuz, hainbat opari eman zizkioten, gero hark Julicheko (Alemania) Peter Grünberg Institutera eraman zitzan, horretarako prestatutako erakusleihoan edukitzeko. Horrela, Leire Arandia kofradeak merituak irakurri ondoren, Ordiziako alkate Adur Ezenarrok plaka bat eta kofradiako txapela bat eman zizkion. Jarraian, Hillebrands irakasleak beste plaka bat jaso zuen kofradiako José Ignacio Iturrioz kidearen eskutik. Ondoren, Jesús Mari Ormaetxeak Merituzko Kofradearen diploma eman zion.

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako ordezkari asko egon ziren ekitaldian. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldetik, Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Julian González UPV/EHUko irakasle eta kofradiako kidea izan ziren.

Grünberg irakaslearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lotura 2015ean sortu zen, Ordizian egindako «Recent Trends on Nanomagnetism, Spintronics and their Applications» topaketaren bigarren edizioan parte hartu baitzuen. Hala ere, 2007. urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Magnetismo Taldeko kideek harreman informalak izan zituzten hainbat topaketa zientifikotan. Haietan material funtzional berrien (geruza anitzekoak, mikro-nanohariak…) magnetogarraioaren (magnetoerresistentzia, magnetoinpedantzia, magnetokalorikoa) propietateei buruzko ikerketen emaitzak eztabaidatzen aritu ziren. Haren iruzkinak eta iradokizunak oso aberasgarriak izan ziren Magnetismo Taldearentzat, eta aipatutako ikerketak behar bezala bideratzeko aukera eman zien.