euskaraespañol

Redes sociales campusa

Gure txokoak: Aspaldiko pasilloak, betiko pasilloak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/04

Katrin Alberdi Arte Ederren Fakultateko pasilloetan | Argazkia: Ibai Biritxinaga. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Orain dela ia 25 urte hasi nintzen Arte Ederren Fakultatean ikasle moduan. Urte haietan orduak eta orduak ematen genituen hallean, karratuan eta pasilloetatik gora eta behera tailer batetik bestera. Takilletan ere pasatzen genuen denbora franko, material guztiak sartzeko tetrisa egiten. Takillak ziren gure eguneko lehen eta azken gunea.

Ez nuen inoiz pentsatu hara bueltatuko nintzenik, baina batzuetan bizitzak ezustekoak ditu zuretzat prest eta, hara, irakasle modura bueltatu nintzen orain dela urte batzuk.

Gauzak asko aldatu dira urte luze hauetan eta gure gradua orain beste eraikin batean ematen da, antza jende gehiegi eta lekurik ez denontzat. Baina jatorrizko fakultatera sarritan joan behar izaten naiz, materialak eskuratu, noiz edo noiz klaseren bat ematera edo idazkaritza asuntoak direla eta.

Bisita horietan pasilloak zeharkatzen ditut eta denbora pasa ez denaren sentsazioa daukat. Nire ikasle garaietara bueltatzen naiz, batzuetan ikasleren batekin gurutzatzean ezagutzen dudanaren sentipena dut, nire ikaskide izango balitz bezala, denboran atzera egin dudan lez.

Pasilloetako hormen koloreak, pintadak, kartelak, agoarrasaren usaia, eta takillak, takilla metaliko, luze eta grisak. Bertan jarraitzen du nire takillak, leku berean, denbora igaro ez balitz bezala.

Hori da Arte Ederren Fakultateko Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduko irakasle Katrin Alberdik aukeratutako lekua.

 

Nola iritsi: 43°19'51.4"N 2°58'23.0"W