Hamar urteko garapenerako lankidetza unibertsitatean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/10/07, 09:30
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Gaztenpatia Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskal Fondoak (Euskal Tokiko Erakunde Lankideen Elkartea) sustatutako programa da. Hamarkada batez, unibertsitateko ikasleak garapenerako lankidetzako proiektuetara hurbildu ditu. Curriculumeko nahiz borondatezko praktiken eta Gradu Amaierako Lanen bidez, hainbat titulaziotako ia 250 ikaslek parte hartu ahal izan dute El Salvadorren, Kolonbian, Guatemalan eta Saharan bazkide diren erakunde eta entitateekin batera garatutako ekimenetan. Orain, programak hamar urte betetzen dituen honetan, bi erakundeak asteazkenean, urriaren 7an, bilduko dira, 09:30ean, Donostiako Aiete Jauregian, lankidetza hitzarmena berritzeko eta Gaztenpatia Manifestua irakurtzeko.
09:30ean, ekitaldiari hasiera emango zaio, Arantxa López Simón Donostiako Udaleko Kultura Aniztasun eta Inklusio zinegotzi delegatuaren eskutik. Ondoren, 09:35ean, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, euskaraz, eta Nati López de Munain Alzola Euskal Fondoaren presidenteak, gaztelaniaz, Gaztenpatia Manifestua irakurriko dute. Ondoren, 09:50ean, taldeko argazkia aterako da eta hedabideei arreta eskainiko zaie. Programak aurrera jarraituko du Gaztenpatia programaren aurkezpenarekin, programaren hamar urteak ospatzeko bideo baten proiekzioarekin, bazkide diren erakundeen esku-hartzeekin, oraingo edizioko esperientziak biltzen dituen bideo bat ikustearekin eta ikasleen bizipen batzuk ezagutzearekin.