euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Caretta caretta hiru dortoka berriro Itsasora sartu dira Donostiako Aquariumean egindako berreskuratze prozesuari esker

EHUko Plentziako Itsas Estazioak GPS gailuekin hornitu ditu, migrazio-bideak jarraitzeko aukera emango dietenak

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/10

Argazkia: Donostiako Aquarium

Caretta caretta itsas dortoka, bere bizitzaren zatirik handiena itsasoan eta kostaldeko ur sakonetan igarotzen du. Gutxitan hurbiltzen da kostaldera, emeek habiak induskatu eta arrautzak erruteko bisita laburrak izan ezik. Azken urteotan, ahuldutako dortoken hondartze kopurua nabarmen handitu da EAEko Kostaldean. Donostiako Akuarioaren, Plentziako Itsas Estazioaren eta Tragsatec enpresaren arteko lankidetzari esker, Biodibertsitate Fundazioaren eta EAEko Gobernuaren finantzaketari esker, SAREUS (Euskal Hondartze Sarea) proiektuaren esparruan, hainbat ale berreskuratu eta berriro sartzea ahalbidetu du. Horrela, lehenengoa 2023ko abuztuan askatu zen. 2024an, bost berriro sartu ziren, horietatik hiru GPS gailuekin, eta joan den irailean Pluma, Morla eta Laida itsasoratu ziren.

 

 

Pluma
Mutrikuko kostan agertu zen flotatzen 2025eko otsailaren 17an eta Aquariumera eraman zuten. 2 kg inguruko pisua eta 26 zentimetroko oskolarekin ekarri zuten. Hainbat proba egin ondoren, ez zitzaion ezer aipagarririk diagnostikatu. Gaur egun 4 kg baino gehiago pisatzen ditu, 32 zm neurtzen duelarik itsasoratu da. 

Morla  
Debako kostaldetik 3 milia ingurura jaso zuten eta Donostiako Aquariumean sartu zen 2025eko maiatzaren 4ean. Dortoka hau 2 kg eta 26 zm inguruko pisuarekin sartu zen. Aldebiko neumonia diagnostikatu zitzaion. 4 hilabeteren ondoren, Morla erabat osatu da eta 4 kg eta 30 zm-ra iristear dago.

Laida 
2024ko ekainaren 2an agertu zen Donostiako Kontxako hondartzan. Kilora ozta-ozta iristen zen eta 20 zm luze zen. Oso ahul iritsi zen eta neumoniarekin gaixotu zen bertan onddo infekzioa bat zuelarik arnasbideetan. Gaur egun 2 kilo 600 gramu pisatzen ditu eta 28 zentimetro neurtzen ditu itsasoan hazten jarraitzeko prest dagoelarik. 

Berreskuratze Prozesua
Udaberrian iritsi zirenetik, dortokak arazo larriengatik tratatu dira, desnutrizioa, deshidratazioa, arnas infekzioak eta bigarren mailako infekzioak barne. Aquariumera sartzean, dortoka bakoitza erradiografien bidez diagnostikatu behar izan ditugu eta berrogeialdiko zonaldeko akuarioetan kokatu genituen, 25 graduko tenperatura konstantean mantenduz. Tratamenduak antibiotikoak, kolirioak eta bitaminekin aberastutako dieta askotarikoaz osaturik izan da.  

Markaketa eta jarraipena 

Satelite bidezko transmisioko gailuak dituzten itsas dortoka horien jarraipena Guillermo López Torrentsek egiten du, Plentziako Itsas Estaziotik (PiE) zuzendutako UPV/EHUko doktoretza ikerketa baten parte gisa. ARGOS sateliteak jasotako dortoken kokapen-datuek haien migrazio-bideak zehazten eta espezie honen kontserbazio-politikak ezartzen lagunduko dute. Gailuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren baimenarekin eta Tragsatec enpresaren laguntzarekin jartzen dira, Europar Batasuneko Next Generation funtsekin, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan.