-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
Hirugarren txoko ezkutua aurkituta!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/04/29
NON: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Gipuzkoako Campusa. NOIZ: 2026ko apirilaren 28an. NORK: Eneka Tamayo. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Hirugarren txoko ezkutua aurkitu da. Berdegune bat, Joxe Mari Korta eta Materialen Fisika zentroen artean, non plaka batzuk dauden. Horiek Unibertsitateak aintzatetsitako pertsona ospetsuak aipatzen dituzte. Plaka bakoitza zuhaitz jakin baten magalean dago. Hizpide duguna Albert Fert Nobel saridunari eskainia dago eta aukeratutako zuhaitza pinu bat izan zen. Gaur egun, ordea, ezer gutxi geratzen da zuhaitz haietatik.
Plaka non zegoen asmatu zuten pertsonen artean, Iban Asenjo Garde, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hezkuntza Zientziak Sailaren irakaslea izan da zozketaren irabazlea: “Porlan eta metalezko eraikinen artean ezinbesteko bilakatzen zaigu gune berdeak izatea. Sinesgaitza dirudien arren, gune horiek edertzeko zuhaitzak landatu ondoren badaude moztu dutenak. Zerrenda luzeko onurak dakarzkigu zuhaitz autoktonoak mendian, baina are luzeagokoak hirigunean. Balia dezagun, beraz, galera hau onbiderako aukera gisa eta landa dezagun bertako zuhaitz gaztea!”, esan zigun saria jasotzean.
Zorionak, Iban!
Eta mila esker gainerako parte-hartzaileei egin duten ekarpenagatik. Gogoratu hilabete bakoitzeko azken ostegunean txoko ezkutu berri bat argitaratuko dugula... bai eta zozketa berri bat ere. Ezagutuko al duzue hurrengoa?
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi ahal duzu atal honetan zuk egindako irudia argitaratzea? Bidali, mesedez, honako helbide honetara: campusa@ehu.eus