-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Txoko ezkutuak EHUn: Non dago plaka hau?
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/27
Gipuzkoako Campuseko txoko batean plaka batzuk daude. Horiek Unibertsitateak aintzatetsitako pertsona ospetsuak aipatzen dituzte. Plaka bakoitza zuhaitz jakin baten magalean dago. Hizpide duguna Albert Fert Nobel saridunari eskainia dago eta aukeratutako zuhaitza pinu bat izan zen. Gaur egun, ordea, ezer gutxi geratzen da zuhaitz haietatik. Konpainiarik gabeko plakak bakarrik. Non dagoen baldin badakizu, konta iezaguzu campusa@ehu.eus helbidera mezu elektroniko baten bidez eta zozketa baten hartuko duzu parte, ‘oso EHUko’ opari bat irabazteko.
Hileroko azken ostegunean ekarriko dizuegu geure unibertsitateko txoko ezkutu berri bat, zein bere zozketa eta sariarekin.
Joan den hileko enigma asmatu duen pertsona Maria Jesus Artetxe izan da, Arabako Campuseko zerbitzuburua.
Zorionak!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.