-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Hitzaldia: ‘Efectos de los últimos cambios en el status de la mujer en el ámbito laboral. La importancia de la jurisprudencia europea’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/04/30, 15:00 - 00:00
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Krisiari eta egungo gizarteko erronkei buruzko VII. Jardunaldien baitan Garbiñe Biurrunek ‘Efectos de los últimos cambios en el status de la mujer en el ámbito laboral. La importancia de la jurisprudencia europea” hitzaldia emango du. Garbiñe Biurrun Mancisidor, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Lehendakaria eta UPV/EHUko irakaslea da.
Krisiari eta azken lege erreformei buruzko jardunaldiak Garbiñe Biurrun Mancisidor eta Sara Lallana del Ríoren zuzendaritzapean egiten dira, biak ere Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleak. Erreferente bihurtzen ari dira, hala unibertsitate arloan, nola profesional arloan (abokatutza, gizarte segurantza) eta, oro har, herritarren artean. Zazpigarren urtez jarraian egingo den ekintza horrek bat egin du Leioako egoitzako Zuzenbide Fakultatearen 20. urteurrenarekin.
Ekintzaren helburua da ikasleei eta zuzenbideko profesionalei legediko azken aldaketen berri ematea, baita Enpresa Zuzenbide arloan krisiaren ondoren egindako aldaketen inguruan auzitegiak (nazionalak zein Europakoak) hartzen ari diren interpretazioaren berri ere. Aldaketa horiek egungo gizartean izaten ari diren eragina aztertuko da; izan ere, zuzenbideko ikasleek horiei lotuta jardungo dute profesionalki.
Hurrengo hitzaldia
- Maiatzak 7. Iñigo Portillak, Atzerritarrei buruzko zuzenbidean adituak, ‘RGI: Competencia, requisitos, regulación y función social’, hitzaldia emango du.