Hitzaldia: Farmako berriak
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/12/16
Kokapena
Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
2025. urtean zehar, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi zen urtearen hasieran, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.
Zikloaren hamargarren eta azken hitzaldia Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa den Fernando Cossíok eskainiko du. Izenburua: ‘Fármacos de nueva generación’ (farmako berriak). Kimika organikoak farmako ugari garatzeko tresna eta ibilbide sintetikoak garatu ditu urteetan zehar. Botikak diseinatzeko estrategiek ere eboluzionatu egin dute urteekin, premia berrien agerpenaren eta teknika berrien sorreraren eta aurrerapen berrien sorreraren arabera. Hitzaldi honetan, Cossío irakasleak estrategia horiek guztiak aztertuko ditu eta kimikaren arlo garrantzitsu honen alderdi garrantzitsuenak azalduko ditu.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte. Hizkuntza: gaztelania.
*Hitzaldi hau CFM-k antolatzen duen ‘Qué sabías de…’ zikloaren baitan dago ere.