euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

HoloGenomikaren Nazioarteko I. Biltzarrak elikagaien industrian eta ingurumenaren jasangarritasunean duen aplikazio praktikoa aztertuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/09/13 Noiz arte: 2022/09/15, 12:00

Deskribapena

Ikertzaileek eta enpresek egin dituzten aurrerapenak azalduko dituzte, giza osasunerako elikagai jasangarriagoak eta kalitate handiagokoak ekoizteko, animalien ongizatea hobetzeko eta biodibertsitatea babesteko

 

Izaki bizidunak eta haren mikrobiotak (mikroorganismo biziak edo bakterioak, hala nola hesteetako flora) elkarri nola eragiten dioten ulertzea funtsezkoa da medikuntzan, nekazaritzan eta naturaren kontserbazioan aplikatutako prozedura biologikoak hobetzeko. Horregatik, ostalariak (animaliak eta landareak) eta haiei lotutako mikrobio-komunitateak tresna molekularren bidez aztertzeak, hau da, HoloGenomikoak, arazo global batzuk konpontzen lagunduko duela hitzematen du, hala nola animalia-elikagai osasungarriagoak eta jasangarriagoak ekoiztea.

Euskal Herriko Unibertsitateko Applied Genomics and Bioinformatics ikertaldeak, HOLOFOOD Europako proiektuaren amaiera gisa, HoloGenomiko Aplikatuari buruzko lehen biltzarra antolatu du. Bertan, hamar herrialdetako ikertzaileek eta elikagai-enpresek gai hauei buruz eztabaidatuko dute: giza osasuna; nekazaritza, akuikultura eta elikagaien ekoizpena; biodibertsitatea eta haren kontserbazioa eta bere ikuspegi metodologiko berriak.

Beste era batera esanda, hologenomikaren egungo erabilerak zein diren, ikuspegi hologenomikoen bidez zer gizarte eta industria premia landu daitezkeen eta oinarrizko ikerketa eta  ikerketa aplikatuko gaiak lotzeko hologenomikoa nola erabil daitekeen erantzuten saiatuko da biltzarra.

Informazio gehiagorako programa erantsi da.

Informazio gehigarria

Kongresoaren Programa