euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gladys del Estalen omenaldia

Noiz eta non

2019/06/03, 12:00 - 00:00

Kokapena

Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

1979ko ekainaren 3an hil zuten Gladys del Estal 23 urteko militante ekologista eta Informatika Fakultateko ikaslea. Haren hilketaren 40. urteurrenerako Gladys Gogoan plataformak eta Eguzki talde ekologistak  egitarau zabala antolatu dute. Omenaldi honekin bat egin du UPV/EHUko Informatika Fakultatea eta ekainaren 3an, 12:00tan, ikastegiko Ada Lovelace aretoan ekitaldia antolatu du.

Programa

  • Ongietorria, ekitaldiaren aurkezpena eta gonbidatuen hitzak
    • Txelo Ruiz - UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea
    • Alexander Mendiburu - Informatika Fakultateko dekanoa
    • Xabier Laka - Arte Ederretako irakaslea eta Gladys del Estal aretoaren irudiaren egilea
    • Paz Zendoia - Gladys del Estalen ikaskide ohia
    • Isabel Fernandino - Gladys del Estalen laguna eta fakultateko kidea
  • Gladys del Estal aretoaren irekiera ofiziala, Xabier Lakaren obraren inaugurazioarekin batera
  • Aurreskua Gladysen omenezko zuhaitzaren eta plaka oroigarriaren aurrean
  • Eguzki talde ekologistak prestatutako erakusketaren inaugurazioa, mokadu batez lagunduta