-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
Ignacio Barrón trenbideko nazioarteko aholkulariak hitzaldia emango du Bilboko Ingeniaritza Eskolan
Noiz eta non
2023/10/18, 17:00
Kokapena
Hitzaldien gela - Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Trenbideko garraioak errepidekoaren aldean dituen abantaila ekonomikoak aztertuko ditu
Ignacio Barrón, trenen erabileraren estrategien nazioarteko aholkulariak, "Bidaiarien Ipar Amerikako Trenbidea" hitzaldia emango du martxoaren 18an, asteazkena, 17:00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Aditu honen iritziz, Estatu Batuetako tren-garraioaren zenbait alderdi Europara inporta daitezke, eta, bereziki, Espainiara ezarri daitezke. Hemen, errepide bidezko salgaien garraioa trenbideko garraioaren gainetik dagoen herrialdea da, eta horrek kostu adierazgarriak handitzea dakar. Izan ere, zama bera errepidez garraiatzearen energia-kontsumoa trenbidez bidaltzearena baino bost aldiz handiagoa da.
Hitzaldian izango dira, besteak beste: Luis Pedro Marco (Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea), Loli de Juan (Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria), José Miguel Ortega (Gerentziako zuzendari ondokoa, Metro Bilbao), Iñigo Ortuondo Arambalza (Metro Bilbaoko zuzendari teknikoa), Ernesto Martínez de Cabredo (Euskal Trenbide Sarearen zuzendari nagusia), Julián Ferraz (zuzendari nagusiaren albokoa, Euskal Trenbide Sarea), Cristina López (I+G+Bko zuzendaria, Kalitatea eta Ingurumena, Euskal Trenbide Sarea), Pilar Rosado (material mugikorraren arduraduna, Euskotren), Javier Burgos (TALGO), Gorka Arteta (I+G+Bko Zuzendaritza Teknikoa Euskal Trenbide Sarea).
40 urte baino gehiago trenbideen sektoreko zuzendari gisa
Ignacio Barrónek 41 urteko esperientzia du trenbide-sektorean, eta Renfen eta ADIFen lan egin du, besteak beste. Halaber, Trenbideen Nazioarteko Batasuneko (UIC, Paris) mundu osorako Bidaiarien Saileko zuzendaria izan zen 20 urtez; Renferen Bruselako bulegoko zuzendaria; Renferen nazioarteko zuzendaria, Proiektu Berezien zuzendaria – DG Estrategia – eta Trenbide Istripuen Ikerketa Batzordeko presidentea, besteak beste.