euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

II. Gladys Sariaren banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/27, 11:00

Kokapena

Ada Lovelace aretoa - Informatika Fakultatea
Paseo Manuel Lardizabal 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

PUNTUEUSek, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Berdintasun Zuzendaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoak, eta Danobatgroup industria-taldeak II. Gladys Sariaren sari banaketa ekitaldia antolatu dute.

Olatz Perez de Viñaspre izan da aurtengo irabazlea eta asteartean, irailaren 27an, 11:00etan, UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian, emango diote saria. Epaimahaiak irabazlearen ibilbide akademiko oparoa eta gizarte erronka handiei erantzuteko egiten duen lana azpimarratu du.

Gladys Sariaren bigarren edizioaren sari banaketako ekitaldian Olatz Perez de Viñaspre, GLadys Sariaren II. edizioko irabazlea, Miren Elgarresta Larrabide Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko foru zuzendaria, Lorea Arakistain Aizpiri PUNTUEUSeko marketin zuzendaria eta Mamen Hernandez, UPV/EHUko Informatikako Fakultateko akademia idazkaria eta Euskara arduraduna eta Elena Lazkano epaimahaikidea eta Informatika Fakultateko Doktorea egongo dira. Ekitaldia Olatz Arbelaitzek, Informatika Fakultateko Doktoreak eta Berdintasun Batzordeko kideak aurkeztuko du.

Sari banaketa aurretik talde argazkia aterako da (10:45). Aurrez aipatutako guztiez gain, Iñaki Goirizelaia PUNTUEUSeko lehendakaria, Alex Mendiburu, UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanoa eta Nerea Otxoa, Danobatgroupeko Giza Baliabideen departamentuko kidea izango dira.