-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
-
Proiektu arkeologikoa Cabo Verden
Ikasturte berrian itzuliko gara
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/07/09
Hauxe duzue ikasturte honetako azken newsletterra. Ostegunero jasotzen duzuen Campusaren berripaperak uda osoan atseden hartuko du, eta irailean bueltan izango da. Orduan, berriz ere, astero-astero jasoko dituzue agenda, Kathedra, Photocampusa, EHUko ikertzaileen lan eta proiektuen berri, gure komunitateko kideekin egindako elkarrizketak eta txoko ezkutuen lehiaketa, besteak beste.
Komunikazio taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu Campusa eta haren newsletterra posible egiten dituzuen EHUko kide guztioi. Zuen ekarpenik gabe ezinezkoa litzateke Euskal Herriko Unibertsitatearen jarduera islatzea eta gure komunitate zabal eta anitzak sortzen duen ezagutza partekatzea.
Irailean berriro jarriko gara zuekin harremanetan: ateak joko ditugu, telefonoz deituko dizuegu eta mezu elektronikoak bidaliko dizkizuegu, denon artean egiten dugun newsletter hau elikatzen eta EHUren jarduera zabaltzen jarraitzeko.
Uda on guztioi Komunikazio taldearen partez. Eskerrik asko urte osoan gurekin egoteagatik, eta irailera arte!