-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
EHUko Klaustroak % 73,7ko babesarekin onartu ditu estatutu berriak
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Irakasleen irakurketa‑ohiturek euskal literaturaren irakaskuntzan eragina dute
IMH Campuseko graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2024/05/03, 18:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Maiatzaren 3ean, ostirala, 18:00etan, IMH Campus-eko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, unibertsitate tituluen diploma banaketa ekitaldia egingo da. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.
Ekitaldian parte hartuko dute: Agustin Erkizia Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Maialen Gurrutxaga Elgoibarreko alkateak; Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak; Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendariak; Xabier Ortueta IMHko presidentea eta AFM Clusterreko zuzendari nagusiak; eta, Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendariak.
Egitaraua
- Ongi etorria eta agur instituzionalak.
- Diploma banaketa eta espediente onenen aipamena.
- Ikasle ohi ordezkarien hitzak.
- UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak.
- Musika emanaldia Koralai Ahots Taldearen eskutik.
- Talde argazkia