euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

In memoriam: Aitor Bastarrika Izagirre

Lankide, laguna eta pertsona ezin hobea

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/09/17

Mahiaren buruan, Aitor Bastarrika, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako lankide batzuekin | Argazkia: EHU

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta Farmazia Fakultatean Aitor Bastarrika Izagirre langile eta ikertzaile nekaezina eta irakasle ezin hobea izan dugu gure artean orain dela gutxi arte. 

Ikasgeletan, ezagutzak transmititzeaz gain, ikasleekiko gogo bizia eta errespetua erakusten zituen. Lankide gisa, eskuzabaltasun eta konpromisoagatik nabarmendu zen beti. Edozein unetan, behar zuenari laguntza emateko prest, bere denbora eta esperientzia umiltasunez partekatzen. Berarekin kolaboratzeko eta lan egiteko zortea izan genuenok estimu bereziz gogoratzen dugu: adi, hurbil eta beti lanerako prest. Urteetan, kuadrilla aparta sortu dugu! 

Suteak kartografiatzeko era automatikoan hainbat algoritmo testuinguru espazialean programatu izan zituen, emaitza  ezin hobeak lortuz, ekarpen erraldoiak emanez komunitate zientifikora. 

Irakasle eta ikertzaile bikainaz haratago, Aitor haren lagunen laguna eta lankide maitagarria izan da. Zoritxarrez, abenduaren 7an, oso goiz, joan zitzaigun. 

Aitor maitea, zuk emandakoari esker gara gu orain pertsona hobeak. Orain atsedena har dezakezu, zu bezalakoek bilakatzen dituzue EHUko lantokiak toki erakargarri. 

Beti gure bihotzean, ez zaitugu ahaztuko! 

Geoneskak taldea.