Informatika Fakultatearen graduazio ekitaldia
Noiz eta non
2022/10/21, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, urriaren 21ean, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroko auditorioan, Donostian, Informatika Fakultateko Informatikan Ingeniaritzako graduko eta master ezberdinetako 2021-2022 promozioko 158 ikasleren graduazio ekitaldia egingo da.
Ekitaldiaren buru Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa izango dira. Bestalde, Samara Ruiz Scitodate INMERSIA Data Visualization enpresako sortzaileak hitzaldia eskainiko du.
PROGRAMA
-Ekitaldiaren aurkezpena, Borja Calvo Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Ikerkuntzako dekanordearen eskutik
-Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoaren hitzak
-Samara Ruiz Scitodate INMERSIA Data Visualization enpresako sortzailearen hitzaldia
-Diploma banaketa
-Montse Maritxalar Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearen hitzak
*Ekitaldi hau 'video Streaming' bidez zuzenean ikusi ahal izango da: https://ehutb.ehu.eus/1katea