-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
International Workshop on Archaeology and Archaeometry
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/11/25 Noiz arte: 2024/11/26
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Eraikiaren Ikertaldeak (GPAC) ‘International Workshop on Archaeology and Archaeometry: New Horizons in the Study and Conservation of Cultural Heritage’ antolatu du, UPV/EHUren Letren Fakultatea egoitza duela.
Tailer horretan ikertzaile ezagunek hartuko dute parte, eta nork bere jakintzak eta esperientziak partekatuko ditu ikaskuntzara eta trukera bideratutako gune batean. Kultura ondarearen azterketari eta kontserbazioari aplikatutako ikerkuntza estrategietan sakontzea da tailerraren helburua. Ekitaldiaren bidez, ikasleen, irakasleen, ikertzaileen eta, oro har, publikoaren parte hartze aktiboa sustatu eta sendotu nahi da, arkeologiaren eta arkeometriaren arloetan ikusmolde freskoak eta berritzaileak eskainiz diziplina arteko eta diziplina anitzeko ikuspegitik.