euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldi akademiko irekia: Ingurumen Zuzenbidearen jatorria eta bilakaera

Noiz eta non

2022/05/12, 16:00

Kokapena

Demetrio Loperena paraninfoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Zuzenbideko Masterrak, bere XXV. urteurrenean, jardunaldi akademiko ireki bat antolatu du ‘Ingurumen Zuzenbidearen jatorria eta bilakaera’ izenburupean, UPV/EHUko Udako Ikastaroen Donostia Sustainability Forum-ekin eta Asmoz Fundazioarekin elkarlanean. Jardunaldia maiatzaren 12an, osteguna, izango da, 16:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen Demetrio Loperena Areto Nagusian, Donostian.

Ingurumen zuzenbidea da azken hamarkadetan garapen handiena izan duen zuzenbidearen adarretako bat, eta Europar Batasunaren ordenamendu juridikoa horren erakusgarri da. Jardueraren ardatza da Ingurumen Zuzenbidearen jatorria eta bilakaera, haren printzipioei eta xedapen nagusiei dagokienez. Nolanahi ere, ingurumen arloko ordenamendua hainbat eraginen mende dago, bi jatorri dituztenak: alde batetik, errealitatea; bestetik, lan jurisprudentziala eta parlamentuetan diseinatzen diren aukera politikoak. Ondorioz, ingurumen ordenamendua gorabehera handien mende dago, aldakorra ere baden errealitate batera egokitzeko helburuaz.

EGITARAUA

16:00 h. - Ongietorria. Fernando Tapia, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea (UPV/EHU)

16:15 - 16:45 h. - Ingurumen Zuzenbidean Masterreko aurkezpena. Xabier Ezeizabarrena, Ingurumen Zuzenbidean Masterreko zuzendaria.

16:45 - 17:30 h. - Ingurumen Zuzenbidearen jatorria eta bilakaera. Agustín García-Ureta, Administrazio Zuzenbideko katedraduna (UPV/EHU)

Eztabaida

18:15 h. - Mahai-ingurua. Ingurumen Zuzenbidearen etorkizuna: erronkak eta aukerak.

Moderazioa: Itziar Alkorta (UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria)

1. gonbidatua: Itziar Eizagirre andrea, ingurumen aholkularia eta masterreko ikasle ohia.

2. gonbidatua Javier Sáenz de Pipaón jauna, abokatu penalista eta masterreko ikasle ohia.

3. gondidatua Tomás Mingot jauna, abokatua eta Zuzenbide Publikoko irakaslea (Deustuko Unibertsitatea).

19:30 h. Itxiera - Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekanoa (UPV/EHU).

*Jardunaldira joateko, aurretik esteka honetan dagoen izena emateko inprimakia bete behar da: IZEN-EMATE INPRIMAKIA.