euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Itsas eta Haize Energia Jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2018/04/11 Noiz arte: 2018/04/12, 15:30 - 17:30

Kokapena

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Avenida Otaola. -20600- Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Itsas eta Haize Energia jardunaldiak burutuko dira, non azalduko dira itsas energian, batez ere olatuen energian, eta energia eolikoan azken urteetan egiten ari diren ikerketen berri. Horretarako, MAxwind-Hispavista enpresa eta UPV/EHUko ikasle eta irakasleen parte hartzea izango dugu. Htzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Jardunaldi hauen jasotzaileak dira eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein pertsona.

Egitaraua

Apirilak 11, asteazkena

15:30ean. Francisco J. Asensio (UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibar)

“Itsasontzientzako propultsio eta sorkuntza elektrikoko sistema hibridoa"

16:00etan. Gabriel Ibarra (UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea)

“Mutrikuko zentraleko kapazitate faktorea eta errendimendua”

16:30ean. Unai Elosegui (CEO Maxwind-Hispavista)

“Pitch angeluaren zuzenketarako metodo berria”

Apirilak 12, osteguna

15:30ean. Ekaitz Zulueta (UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea)

"Turbina eolikoentzako fluxu kontrolerako sistema aktibo eta pasiboak"

16:00etan. Arkaitz Rabanal (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikaslea, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibar)

“Anemometro okerren identifikaziorako metodo berri bat”

16:30ean. Igor Serna (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, UPV/EHUko Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea)

“Sare neuronalen aplikazioa aerosorgailuen yaw kontrolerako”

17:00etan. Jon Martinez (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, UPV/EHUko Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea)

“Programa  baten  garapena  profil  aerodinamikoak  CFD  bidez  saretzeko  eta simulatzeko”

 

Sarrera librea da, lekua bete arte.