-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
-
Artea eta ikerketa uztartuko ditu Zientzia Asteak doako ekitaldi inklusiboekin
-
Erromatarren ondoko inbasio germanikoek ez zuten eraldatu Hispaniaren mosaiko genetikoa
-
Gure Gradu Amaierako Lanek mundua aldatzeko balio dute
-
Entzute Sarea: «Ez zaude bakarrik. Hemen gaituzu»
José Manuel Castells Artecheren omenezko ekitaldia
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/08
José Manuel Castells Arteche Administrazio Zuzenbideko katedradun eta UPV/EHUko irakasle emerituaren oroimenez egindako ekitaldia egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian.
Ekitaldi xumea izan zen: sendikoak, lagunak eta unibertsitateko lankideak elkartu asmo zuena bera izan zena eta bere alderdi pertsonal eta profesional anitz gogoan izateko. Bertan izan ziren, besteak beste, Luis Castells Arteche, Madalen Castells Jauregui, UPV/EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekano Alberto Emparanza, Iñaki Agirreazkuenaga, Maite Barruetabeña, Edorta Cobreros, Pedro Miguel Echenique, Francisco Javier Ezquiaga, Tomás-Ramón Fernández, Juan Igartua, Gurutz Jáuregui eta Gregorio Monreal.
José Manuel Castells, Unibertsitate Konplutentseko doktorea, Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta UPV/EHUko idazkari nagusia izan zen. Hainbat monografien egilea eta taldean egindako hainbat lanen egile eta kolaboratzaile ere bada, batez ere zuzenbide publikoaren eta zuzenbidearen historiaren arlokoak. José Manuel Castells urriaren 19an hil zen Donostian, 81 urte zituela.
