euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kimika Fakultatearen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2022/05/06, 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 6an, 18.30etan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2019-2020 ikasturteko 64 ikasleei zein 2020-2021 ikasturteko 52 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriarte ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Zoraida Freixá ikerlariak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘El día que decidí estudiar Química’. Era berean, Mª Pilar González Marcos Euskal Autonomia Erkidegoko, Burgosko eta Errioxako COQIQeko Zuzendaritza Batzordeko dekanoak Gradu Amaierako Lan Onenaren saria emango du.

EGITARAUA

-Ekitaldiaren hasiera eta ongietorria Kimika Fakultateko dekanoaren eskutik.

-Zoraida Freixá ikerlariaren hitzaldia.

-Zoi Ganossi, ikasleen ordezkarien hitzak

-Erretiroa hartu duten langileen harrera.

-Diploma banaketa

-Euskal Autonomia Erkidegoko, Burgosko eta Errioxako kimikarien Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari

-Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik.