-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria
-
Zitekek ‘Think Big 2026’ Enpresa Ideia onenak saritu ditu
-
Zientzia eta trukea uztartzen dituen uda, Boise eta EHUren artean
Kirol Eskolen agur jaialdia ospatu zen
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/29
EHUko Ignacio Mª Barriol zentroko aterpetan, Donostian, EHUkirola Gipuzkoak antolatutako Kirol Eskolen itxiera eta agur jardunaldia ospatu zen. Errugbi, Runner, PSG (Probatu, Sentitu, Gozatu) eta Boleibol eskolak dira, Javier Mendiburuk, Mikel Odriozolak eta Iker Castanedak entrenatuak eta/edo kudeatuak, hurrenez hurren. Eskola hauek, EHUko unibertsitate-komunitate osoari zuzendutakoak, doakoak dira eta martxan daude urritik abendura eta otsailetik maiatzera, izen-emate irekiarekin plaza guztiak agortu arte. Horietan, kirol-teknikak ikasteaz eta osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen dira unibertsitateko kideen artean.
25-26 ikasturteari agur esateko jardunaldi honetan, Pickleball saioa egin zuten Gurutze Intxaurburu EHUko irakasleak eta Pickleball Euskadi Elkarteko bi lankidek. Horiei esker, eskoletako parte-hartzaile askok kirol bat ezagutu zuten eta oso tarte dibertigarria igaro zuten. Oraingo honetan 23 parte-hartzaile izan ziren. Maider Ugartemendia Gipuzkoako Campuseko Ongizateko eta Iraunkortasuneko zuzendaria ere izan zen agur-jardunaldian.
