euskaraespañol

Redes sociales campusa

Kostaldetik ibilketa nordikoaz

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2025/07/01

NON: Bizkaiko kostaldea. NOIZ: Ekainaren 7. NORK: Arabako campuseko ipar martxako taldeak. EHU.

 

Joan den ekainaren 7an, Arabako campuseko ipar martxako taldeak ibilaldi bat egin zuen Punta Galeatik Plentziara, Bizkaian den kostaldeko ibilbide ikusgarrienetako bat urratuz.

Eguraldi bikainak lagunduta, giro atsegin eta lasaian igaro zuten jardunaldia, eta parte hartzaileek aukera izan zuten naturaz eta taldeko konpainiaz gozatzeko, ariketa fisiko osasungarria eginez. Ibilbidean zehar, itsaslabarrak, bidezidor naturalak eta itsas panoramika zoragarriak gozatu ahal izan ziren, jarduera eta esperientzia fisiko eta osasungarria partekatu ahal izan zutelarik parte hartu zutenek inguru ezin ederrean.

Ekintza hau unibertsitateko pertsonalaren bizimodu aktiboa, ongizatea eta elkarbizitza sustatzeko antolatutako jardueren barruan kokatzen da.

Datorren ikasturtean segida izango du ipar martxako ikastaroak EHUkirola programaren baitan, eta parte hartzera gonbidatzen ditugu jarduera fisikoaz eta naturaz gozatu nahi duten pertsona guztiak.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus