-
Urtarrilaren 7an irekiko da Leioako kiroldegia
-
Javier Belausteguigoitia nabarmendu da Simon Marais Mathematics Competition-en
-
EHUpodcast: Dieta pertsonalizatu baterako biomarkatzaileak
-
Bultzada hartzen duten ideiak: Handira Jo 2025 Sariak
-
La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumak Kultiboen Bildumen Europako Erakundean sartu da
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/10/31
Urtero, Kultiboen Bildumen Europako Erakundean (ECCO, ingelesezko siglen arabera) sinposio bat egiten du. Hala, berrogeita hamargarrena urrian egin zen, Braunschweig-en (Alemania). Bileraren helburu nagusia da Europako kultibatutako mikroorganismoen bildumek beren berrikuntzak eta ikerketak aurkeztea. Gainera, foro horretan erakundean sartu nahi duten bilduma berrien hautagaitza aurkezten da. Oraingo honetan, lau hautagai berrien artean, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bilduma (BMCC) zegoen, Sergio Seoane Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak zuzentzen duena. ECCOren batzar nagusian bozketa egin ondoren, BMCC erakundean sartzea onartu zen. Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bilduma ere Mikroorganismoen Espainiako Sarearen (REDESMI) eta Kultiboen Bildumen Munduko Federazioaren (WFCC) parte da.
BMCCk mikroalga eta zianobakterioen 700 bat andui inguru ditu, batez ere Euskal Herriko ekosistemetatik hartuak. Bilduma honen bidez, gure ekosistemetako mikroalgen biodibertsitatea ezagutu nahi da, eta, era berean, mikroorganismo horiek hainbat arlotan (kosmetika, nutrazeutika edo animalien elikadura) gizakiari eman diezazkioketen baliabideak aprobetxatu.