‘Kultura Gerra Zibilean (1936-1939)’ liburuaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/02/18, 11:00
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
EHUko GABRIEL ARESTI KATEDRA Bildumak ‘Kultura Gerra Zibilean (1936-1939)’ liburua argitaratu berri du. Lana otsailaren 18an, asteazkenean, aurkeztuko da Bizkaia Aretoan, goizeko 11etan. Liburuaren aurkezpenean bertan izango dira lanaren koordinatzaileak: Patxi Juaristi Gabriel Aresti Katedraren zuzendaria eta Beatriz Zabalondo Gabriel Aresti Katedraren idazkaria.
2026an 90 urte betetzen dira Gerra Zibila hasi zela, eta urteurren horren harira, gerra garaian kulturak jokatu zuen papera aztertu dute. Liburuak hitzaurrea eta 14 atal biltzen ditu, eta ikuspegi askotatik heltzen dio gaiari. Gerra Zibileko kultur bizitzari begiratzea da liburu honen helburu nagusia; horrekin batera, garaiko kultur ekoizpenean eta kulturgileengan eragin zuten politikak eta ideologiak ere aztertzen dira. Kulturaren, ideologien eta politikaren arteko elkarreraginak liburuaren parte garrantzitsua hartzen du.
Argitalpenean diziplina anitzetako ikerlariek hartu dute parte (historialariak, kazetariak, Arte Ederretan graduatuak, soziologoak, filosofoak, antropologoak...): Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Xabier Altzibar Aretxabaleta, Oier Araolaza Arrieta, Leyre Arrieta Alberdi, Karmele Artetxe Sanchez, Mikel Bilbao Salsidua, Ander Delgado Cendagortagalarza, Jose Javier Fernandez Altuna, Idoia Gereñu Odriozola, Patxi Juaristi Larrinaga, Ismael Manterola Ispizua, Francisco Javier Muñoz-Fernández, Josu Martinez Martinez, Lourdes Otaegi Imaz eta Pio Perez Aldasoro.
GABRIEL ARESTI KATEDRA euskal kulturaren ikerkuntzari, sorkuntza artistikoari eta dibulgazioari loturiko unibertsitate katedra bat da. 2023. urtean jaio zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EHUko Bizkaiko Campusaren ekimenez. Katedrak izen bereko intelektual eta kulturgilearen irudia eta obra ezagutarazi nahi du, bereziki unibertsitateko ikasleen artean. Horrekin batera, katedraren helburu garrantzitsua da euskal kulturaren inguruko gogoeta eta azterketak bultzatzea, eta baita euskal kulturaren memoria jorratzea ere.