euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk bat egiten du 2018 Klimatoiarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2018/10/05 Noiz arte: 2018/10/07, 17:00 - 17:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 5, 6 eta 7an, ostira-igandea, Eibarren "Klimatoia 2018" egingo da; maratoi bat da gazte profesionalei eta unibertsitateko (gradu eta masterrak) ikasleei eta lanbide- heziketakoei zuzendua. Topaketa honen helburua da lan-harreman eta aukerak eskaintzea, eta bultzatzea ekoekintzailetza, enpresa-berrikuntza iraunkorra, toki- ekosistemak eta hiren sare kolaboratzaileak, aldaketa klimatikoari aurre egiteko ekintzarako tresna gisa.

Horretarako, parte hartu nahi duen pertsonek izena eman behar dute  www.climatoneibar.org webgunearen bidez. Jarraian, hainbat talde eratuko dira lanean jardungo dutenak aldaketa klimatikoan adituak diren pertsonekin batera, soluzio bideragarriak identifikatze aldera ekintzailetza-proiektu gisa.

“Klimatoia” posible izateko, beharrezkoa da instituzioek, enpresek edo erakundeek erronka bat, premia bat edo ideia berritzaile bat ekartzea produktu bat edo prozesu bat hobetzeko, non aldaketa klimatikoa, aurreztea, eraginkortasun energetikoa, hondakinen tratamendua edo kutsadura faktore erabakigarria izango den.

Ekimen honekin Eibarko udalerria eta Debabarrena eskualdea Europako mapan jarri nahi dira; alegia, aldaketa klimatikoaren aurka diharduten enpresa berritzaileen alde eta eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien alde egiten duten hirien barruan. Eskualdeak badu esparru horietan industria eta hezkuntza-egitura garrantzitsu bat, ikerketa eta ekintzailetza-ekosistema bat aktibatzeko, eta Klimatoia izan daiteke bultzada hori.

Ekimen hau Eibarko Udalaren laguntzari esker, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolari esker eta Funts Project (Think Tank bat da erakundeetan pertsonen garapena sustatzeko) ekimenari esker egingo da.

“Klimatoi Gazte Ekoekintzaileak 2018” proiektu globala da (#YoungEcoClimathons18) —klimaren aldeko ekoekintzaileek bultzatua— eta Espainiako zein beste herrialde batzuetako hainbat hiritatik igarotzen ari da 2018ko urtarriletik urrira bitartean, enpresa-soluzioak garatzeko maratoiak antolatuz aldaketa klimatikoari buruzko erronkei lotuta.