‘Etxeko eta zaintzako enpleguan duintasunerako unibertsitatea-gizartea aliantzak eraikiz’ jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/12/02, 09:00
Kokapena
Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, abenduaren 2an, 9:00etan, EHUko Psikologia Fakultateko areto nagusian, Donostian, ‘Etxeko eta zaintzako enpleguan duintasunerako unibertsitatea-gizartea aliantzak eraikiz’ izeneko jardunaldia egingo da. Ekimena ‘Lan Duina, Zaintza Duina’ proiektuaren barruan antolatu da. SOS Arrazakeria Gipuzkoa proiektu honen buru da, Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.
Jardunaldian zehar, ikerlariek, etxeko eta zaintzako langileek eta tokiko eta nazioarteko ekimenetako ordezkariek parte hartuko dute. Etxeko zaintzako enpleguko lan-baldintzei buruz eztabaidatuko dute, eta sektorea duintzeko bidean aurrera egiteko proposamenak aurkeztuko dituzte.
Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da (euskara – ingelesa – gaztelania) eta parte-hartze ziurtagiriak eskainiko dira.