Leioako campuseko obrak aurrera doaz
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/15
NON: Leioa. Bizkaiko Campusa NOIZ: 2025eko abenduaren 15a NORK: Miguel Espiga. EHUko Komunikazio Bulegoa
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen pareko plataformak eraisteko lanak aurreratuta daude, eta laster hasiko da Errektoregoko plataformarena, Izan ere, Errektoretzaren eraikina eta Areto Nagusia lotzen dituen pasabidea gaurtik aurrera itxita egongo da, eta jadanik ezin da ostalaritzara sartu plataformatik, baizik eta Errektoregoaren eraikina inguratu behar da jantokiaren eraikineko sarrerara bertara iritsi arte. Animo paseoarekin.
hasi ondoren, aste honetan lanek aurrera jarraituko dute eremu horretan, Via Appia inguruko gunea barne. Hori dela eta, aurreko informazio-mezuan adierazitako pasabideek itxita jarraituko dute.
Gaurtik aurrera, itxi egingo da halaber Areto Nagusia eta Errektoretzako eraikina lotzen dituen pasabidea, plataformaren eraisketa-lanak prestatzeko. Ondorioz, ostalaritzara iristeko ezingo da pasabide hori erabili.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus