-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Liburuaren aurkezpena: 'Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/06/26, 11:00
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren ostegunean, ekainaren 26an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gabriel Aresti Katedrak ' Gabriel Arestik ereindakoak 1975-2025’ liburua aurkeztuko du. Izan ere, liburua EHUko 35 irakaslek eta ikaslek ondu dute, Arestiren lanaren gaurkotasuna aldarrikatzeko helburuarekin.
Liburua aurkeztuko dute Patxi Juaristik, obraren koordinatzaile, Gabriel Aresti Katedraren zuzendari eta euskaltzain urgazleak, eta Bea Zabalondok, EHUko irakasle eta Gabriel Aresti Katedraren kolaboratzaileak.
Gabriel Arestiren heriotzaren 50. urteurrenaren inguruan Euskaltzaindiak, Gabriel Aresti Katedrak eta beste zenbait erakundek antolatutako egitarau zabal eta askotarikoaren parte da aurkezpen hau. Hala, egitasmo honetan sartu dira jardunaldi akademikoak, musika, antzerkiak eta kaleko kultura adierazpenak, eta haien guztien xede da Arestiren ondarea gaur egunera ekartzea eta belaunaldi berriengana hurbiltzea.