euskaraespañol

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Lodifobiaren aurkako unibertsitate-jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/03/04, 10:00 - 13:00

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren asteazkenean, martxoak 4, Lodifobiaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikertzaileek, Kazetarien Euskal Elkargoarekin batera, pisuaren araberako gorputzen estigmatizazioari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldi bat antolatu dute.

Jardunaldian ‘Contra el estigma de la gordura. Una visión inclusiva desde la comunicación, la salud y la ética’ liburua aurkeztuko da, María del Mar Rodríguez eta Iñigo Marauri koordinatzaileen eskutik. Haiekin batera, kapitulu desberdinetako egileek —Amaia Irazusta, Idoia Zarrazquin eta Yazmina Vargas— hausnarketarako gonbita egingo dute, bereziki emakumeek beren pisuaren ondorioz jasaten duten diskriminazioari eta bazterketari buruz, ikuspegi mediatiko, sanitario eta etikotik.

Hain zuzen ere, nutrizionista, elikadura-jokabidean aditua den dibulgatzailea eta GU nutrizio zentroaren sortzailea den Gabriela Uriartek egungo gizarte pesozentristak eta dietaren kulturak dituzten ondorioak azalduko ditu ‘Argaldu behar duzu: zure osasunagatik?’ izeneko hitzaldian.

Zalantzarik gabe, gizarteak gorputzei buruz duen pertzepzioan komunikabideek eta publizitateak berebiziko garrantzia dute. Horregatik, Cristina Guezuraga publizistaren eskutik, Siropeko zuzendari sortzailea eta Más Mujeres Creativas en el País Vasco elkarteko ordezkaria, hainbat publizitate-kanpaina aztertuko dira, non emakume eta lodi izatearen joera oso presente dagoen.

Azkenik, Onintza Enbeitia bertsolari, idazle eta EHUn graduatutako kazetariak emango dio amaiera jardunaldiari.

 

PROGRAMA

10:00etan Jardunaldiaren aurkezpena.

Ana Irene del Valle Loroño, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa.

Iratxe Duñabeitia Usategi, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikasleen eta Berdintasuneko dekanordea.

Margaret Louise Bulle, EHUko Berdintasunerako zuzendaria.

10:15ean ‘Contra el estigma de la gordura: una visión inclusiva desde la comunicación, la salud y la ética’ liburuaren aurkezpena (Koord. María del Mar Rodríguez eta Iñigo Marauri).

Amaia Irazusta, Idoia Zarrazquin, Yazmina Vargas eta María del Mar Rodríguez.

11:00 -11:45. Hitzaldia: Argaldu egin behar duzu: “zure osasunagatik” esaten dizut? Hizlaria: Gabriela Uriarte, nutrizionista eta dibulgatzailea.

Amaia Goikoetxeak aurkezten du. Kazetarien Euskal Elkargoko lehendakaria.

11:45ean Gordofobiaren aurkako jardunaldiari buruzko kartel saria.

Ana Irene del Valle Loroño, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa.

12:00 -12:45. Hitzaldia: Publizitatearen garrantzia pisuaren estigmaren erreprodukzioan

Hizlaria: Cristina Guezuraga, Siropeko zuzendari sortzailea eta Más Mujeres creativas en el País Vasco elkartearen ordezkaria

Amaia Goikoetxeak aurkezten du. Kazetarien Euskal Elkargoko lehendakaria.

12:45ean Itxiera

Antolakuntza taldea eta Onintza Enbeita Maguregi

 

Ekitaldi hau EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak finantzatu dute.