'¿Qué sabemos de…?' Hitzaldi zikloa: SARS-CoV-2ak eragindako patologiak eta birusaren aurkako babes-estrategiak
Noiz eta non
2021/11/19, 19:00
Kokapena
Kutxa Kultur Plaza - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, azaroaren 19ean, 19:00etan, '¿Qué sabemos de…?' hitzaldi zikloko hirugarren hitzordua egingo da Tabakaleran (kutxakultur plaza), Donostian, Materialen Fisika Zentroaren eskutik. Luis Enjuanes Sánchez Koronabirusaren Laborategiko burua CSICeko Bioteknologiaren Zentro Nazionalean 'SARS-CoV-2ak eragindako patologiak eta birusaren aurkako babes-estrategiak' izeneko hitzaldia eskainiko du. Enjuanes doktorea Madrildik konektatuko da.
Aurrez aurreko izen ematea eta streaming hemen
Luis Enjuanes Sanchez Doktoreak 40 urte baino gehiago eman ditu birologiaren alorrean lanean, horietatik 35 urte baino gehiago koronabirusean. Gaur egun, koronabirusen erreplikazio, transkripzio, birulentzia eta birus-apopilo interakzioaren mekanismoak aztertzea du interes. Enjuanesek 235 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta 58 liburu-kapitulu. Gaur egun, Ikerketako irakaslea eta Koronabirusaren Laborategiko burua da CSICeko Bioteknologia Zentro Nazionalean.
Hitzaldi honetan, Enjuanes doktoreak deskribatuko ditu pertsonengan oso patogenoak diren koronabirusen arteko ezaugarri bereizgarriak; izan ere, ezaugarri horiek direla eta, gaur egungo pandemia eragin duen SARS-CoV-2 oso birulentua dela ikusiko dugu. Koronabirus horientzako zein txerto-mota dauden azalduko digu eta bere laborategian garatzen ari diren RNA erreplikoi batean oinarritutako txertoa aurkeztuko digu.