-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Matematikak bat egiten gaitu
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/03/14
NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. NOIZ: 2022ko martxoaren 14an. NORK: Egoi Markaida, Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
UNESCOren 40. konferentzia orokorrak Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen martxoaren 14a. Ospakizun horren baitan, urtero gai berri bat proposatzen da parte hartzera animatzeko, sormena pizteko eta matematikaren eta era guztietako eremu, kontzeptu eta ideien arteko loturei argia emateko.
2022. urterako gaia 'Matematikak bat egiten gaitu/Mathematics Unites' izatea erabaki da.
Matematika hizkuntza unibertsala da, zientzia errealitatearen datuekin eta ebidentziekin lotzen duena, eta, duela milaka urtetik hona, zientzien hizkuntza gisa zabalduz joan dena. Hizkuntza komun horren bidez, gizon-emakumeek ezagutzaren aurrerapenean lagun dezakete, aurrean ditugun erronkak gainditzeko.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
