Zabalik dago Medicus Mundi ikastaroan izena emateko epea
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/08
2000. urteaz geroztik Medicusmundi Gipuzkoak Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin antolatzen duen ‘Sexualitatea, Generoa eta Garapena’ ikastaroan izena emateko epea ireki da.
Ikastaro honen helburu nagusia da Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren analisi-tresnak ematea ikasleei, eta eskubideen urraketa horren ondorioz dagoen egiturazko problematika aztertzea, arazo hori partekatzen duten mundu mailako hainbat errealitate ezagutuz.
Ikastaroa martxoaren 6-9, 13-16 eta 20-23an egingo da, 16:00etatik 18:30era, UPV/EHUko Ignacio Mª Barriola zentroan (3.5 gela). Bi talde antolatuko dira, gaztelaniaz edo euskaraz.
Izena ematea (otsailaren 27ra arte)
Ordaindu 10€ kontu honetan: ES79 3035 0060 41 0600043748
* Adierazi abonamenduaren kontzeptuan: XXIII. Ikastaroa eta izen-abizenak. Matrikula ordaindu ondoren ordainduko da.
* Aukera askeko kreditua UPV/EHUko ikasleentzat.
* Lankidetzako praktika bekadunak egiteko aukera: Interesa duten ikasleen artean, 4 pertsona hautatuko dira Perun Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen aldeko borroka-proiektuetan praktikak egiteko, erakunde feminista batekin eta medicusmundi gipuzkoaren tokiko bazkide batekin lankidetzan. Praktikak 2 hilabetez egingo dira, 2023ko udan.
Informazio gehiago:
www.medicusmundigipuzkoa.eus
943 40 47 40
voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es