euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/07, 11:30 - 00:00

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2017/18 ikasturte Graduazio Ekitaldiaren ospakizuna egingo du eta ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie. Luciano Aguilera, mediku eta Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisiko saileko irakaslea izango da promozioaren aitabitxia.

2018/19 ikasturtean, Medikuntzak 46. promozioa bete du, Erizaintzak 40.a, Odontologiak, 29.a eta Fisioterapiak bosgarrena. Aurten, 605 ikaslek bukatu dituzte ikasketak: 318 ikaslek Medikuntzan; 185k Erizaintzan; 50k Odontologian; eta 52 ikaslek Fisioterapian. 

Ekitaldian parte hartuko dute besteen artean:

  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuordea
  • Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Mikel Sanchez Fernandez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Eusko Jaurlaritzako zuzendaria
  • Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia