Jardunaldia: #MeToo Unibertsitatean
Noiz eta non
2022/03/31, 12:30
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, martxoaren 31ean, 12:30etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, ‘#MeeToo Unibertsitatean’ jardunaldia egingo da. Jarduera Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle ikertzaileek antolatu dute. Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da.
Antolatzaileek diote: “Jardunaldi hau antolatu dugu unibertsitateetan genero-indarkeria gainditzen lagun dezakeela uste dugulako. Ikerketaren arabera, Espainiako estatuko unibertsitateetan ikasleen ia bi herenek emakumeen aurkako indarkeria ezagutzen dute edo pairatu dute unibertsitate-testuinguruan, baina ikusi edo sufritu dutenek oso gutxitan ematen dute horren berri (Valls et al., 2016). Ikerketa zientifikoen arabera, konponbidearen oinarriak honakoak dira: genero indarkeriaren aurkako 0 tolerantzia eredua aktibatzea; lekuko diren pertsonek genero-indarkeriaren biktimen alde aktiboki esku-hartzea; eta, biktimekiko babesa eta elkartasuna adieraztea eta gauzatzea (Valls et al., 2016).”
EGITARAUA
Irekiera
-Beronika Azpillaga, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria
-Beñat Amenabar, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa
-Lucía Gallego, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle ikertzailea
Hitzaldiak
-Elena Leiñena, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria
-Mar Joanpere, Universitat Rovira i Virgili-ko irakasle ikertzailea
-Ramón Flecha, Universitat de Barcelona-ko Soziologia katedraduna
Amaiera
-Harkaitz Zubiri, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle ikertzailea