-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Mugikortasun programetako ikasleentzako agur ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/05/16, 11:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Maiatzaren 16an, ostiralean, 11:00an, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak mugikortasun programen bidez aurten UPV/EHUn ikasi duten ikasleentzako agur esateko ekitaldia ospatuko da. Guztira, 2024-2025 ikasturtean, 1.671 ikaslek gutxienez lauhileko bat egin dute UPV/EHUn: Erasmus (960), Sicue (229), Latinoamerika (425) eta Beste norakoak (57).
Ekitaldian izango dira Joxerramon Bengoetxea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea; Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordea; eta Noé Cornago Nazioartekotze zuzendaria.
Ekitaldian, hainbat ikaslek UPV/EHUn izandako nazioarteko esperientzia kontatuko dute eta Erasmus Student Network (ESN) ikasle elkarteak hitzaldia eskainiko du.
Ondoren, Ignacio Mª Barriola Zentroan janari-postua (taloak eta edaria), euskal dantza talde baten emanaldia eta tailerra izango dira.
PROGRAMA
11:10etan UPV/EHUko Nazioartekotze zuzendariak Noé Cornagok, harrera egingo die Joxerramon Bengoetxea errektoreari eta Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeari, Carlos Santamaria Zentroko sarreran.
11:15etan Argazki ofiziala.
11:20etan Noé Cornago Nazioartekotze zuzendariaren ongi etorria.
11:30etan Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearen agurra.
11:35etan ‘Mugikortasun esperientziak’, UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak.
12:10etan Erasmus Student Network (ESN) ikasle elkartearen hitzaldia.
12:20etan Oparien zozketa.
12:35ean Ekitaldiaren amaiera Joxerramon Bengoetxearen, UPV/EHUko errektorearen eskutik.
12:50etan Ignacio Mª Barriola Zentroan: janari-postua (taloak eta edaria), Dantza talde baten emanaldia eta tailerra.
18:00etan Bilbora eta Gasteizera autobusa.