euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia

Mugikortasunaren Europako Astea Gipuzkoako Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/09/16 Noiz arte: 2026/09/21

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Gipuzkoako Campusean Irailaren 16tik 21ra bitartean burutuko da ekimena eta unibertsitate-komunitate osoari zuzendutako dago. 

PROGRAMA

Bizikleten tailerra

Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.

  • Eguna: irailak 16 eta 17
  • Lekua: I.M. Barriolako aterpea (16) eta Oñati plaza (17)
  • Ordua: 10:30-13:30

Bizikleta-likidogailua

Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.

  • Eguna: irailak 17
  • Lekua: I.M. Barriola zentroa
  • Ordua: 11:30-13:30

“Bizikletaz adinik ez” programa

Proiektu honek esku-hartze komunitarioan eta belaunaldien artekoan oinarritzen dira, boluntarioen parte-hartzea bilatuz adinekoei eta/edo aniztasun funtzionalari trizikloetan laguntzeko. Goizean zehar, trizikloak garraiobide jasangarri gisa probatzeko aukera izango da.

  • Eguna: irailak 17
  • Lekua: I.M. Barriola zentroa
  • Ordua: 11:00-13:00

Jasangarri jokatu! mintegia

Jasangarri Jokatu hezkuntza-berrikuntzako proiektuaren mintegia, unibertsitate-komunitate osoari irekia.

Egitaraua:

Proiektuaren aurkezpen laburra (Jone Aliri eta Laura Vozmediano, EHU).

Donostia-San Sebastiango mugikortasun aktiboaren erronkak (Isabel Prieto de Blas, Donostiako Udaleko Mugikortasun Saila).

Diziplinarteko begiradak eraikitzen (dinamika).

Amaierako eztabaida eta kafea.

  • Eguna: irailak 22
  • Lekua: Carlos Santamaria
  • Ordua: 11:00-13:00

 

Era berean, online jarduerak antolatu dira:

 

Ezagutu gure ibilbide aktiboak!

  • Eguna: iraila-urrian zehar

Bizikletaz eta oinez egiteko hainbat ibilbide sortu ditugu, seinaleztatuak eta QR kodeekin, erraz deskargatu ahal izateko. Egin zazu ibilbidea, grabatu zure track-a eta bidaliguzu amaitu duzula frogatzeko helbide honetara: iraunkortasuna@ehu.eus.

Zure bizikleta-ibilbideetarako sari interesgarriak irabazteko zozketa batean parte hartuko duzu automatikoki!

Ruten inguruan informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/mugikortasun-jasangarria/mugi-zaitez 

 

Mugikortasun iraunkorrari buruzko galdera lehiaketa

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Mugikortasun iraunkorrari buruzko 10 galdera erantzun besterik ez duzu egin behar. Parte hartzen duzuen eta galdera gehiago asmatzen dituzuen guztiok bizikletarako-kit baten zozketan parte hartuko duzue.

Parte hartzeko:  https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=1884 

 

Argazki lehiaketa

  • Eguna: irailaren 16tik urriaren 1erarte

Bidaltzen diren argazkiek mugikortasun jasangarriaren eta unibertsitate campusarekin izango dute lotura. Argazki onenek bizikletarako kit bat jasoko dute.

Igo zure argazkia Instagram-era (story edo post) eta @ehu.eus etiketatu

#EHUSEM26 traola erabili

https://www.instagram.com/upvehu_gara/​​

Oinarriak