Arabako Campusa
Bizikleten Azterketa Teknikoko Gunea
Egunean zehar, hala nahi duten pertsonek euren bizikletarekin
hurbildu ahal izango dira zutabera, ikuska dezaten. Puntuaren
arduradunak ibilgailuaren mantentzeari eta konponketei buruzko
oinarrizko ezagutzak emango ditu.
- Eguna: irailak 21 eta 22
- Lekua: Elurreta ikasgelategiko sarreran, eraikinaren kanpoaldean
(21) eta Kirol Fakultatean (22)
- Ordua: 11:30-13:30
Bizikleta-likidogailua
Sortu energia bizikleta estatiko batean pedalei eraginez, eta gozatu
zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
- Eguna: irailak 21
- Lekua: Elurreta ikasgelategiko sarreran, eraikinaren kanpoaldean
- Ordua: 11:30-13:30
MotoStudent eta FormulaStudent ibilgailuen erakusketa
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako taldeen MotoStudent eta
FormulaStudent ibilgailuen erakusketa.
- Eguna: irailak 21
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko
bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)
- Ordua: 11:00-13:00
Bizikletaz adinik ez
Programaren informazio mahaia eta trizikloak eskuragarri.
- Eguna: irailak 21
- Lekua: Julio Caro Baroja kalea eta René Cassín kaleen arteko
bidegurutzea (Arabako campuseko oinezkoentzako espazioa)
- Ordua: 11:00-13:00
Bizkaiko Campusa
Bizikleta-likidogailua
Sortu energia bizikleta estatiko batean pedalei eraginez, eta gozatu
zure sariaz fruta freskoen zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
- Eguna: irailak 16
- Lekua: Mikel Laboa plaza
- Ordua: 11:30-13:30
Formula Student erakusketa
Formula ibilgailuaren erakusketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako
ikasle eta irakasle talde batek garatua.
- Eguna: irailak 16
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Ibilgailu elektrikoen erakusketa
- Eguna: irailak 16
- Lekua: Mikel Laboa Plaza
- Ordua: 10:30-13:30
Hitzaldia
"Desarrollo de apps para mejorar la Movilidad Sostenible de la
Ciudad" ikasturte amaierako proiektu irabazlearen aurkezpena,
Izaskun Álvarez Meaza irakaslearekin batera.
- Eguna: irailak 21
- Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola
- Ordua: 11:00
Gipuzkoako Campusa
Bizikleten tailerra
Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta,
horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte:
hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta
txirrindularientzako osagai erabilgarriak.
- Eguna: irailak 16 eta 17
- Lekua: I.M. Barriolako aterpea (16) eta Oñati plaza (17)
- Ordua: 10:30-13:30
Bizikleta-likidogailua
Sortu energia pedalei eraginez, eta gozatu zure sariaz fruta freskoen
zuku natural nutritibo eta osasungarri batekin.
- Eguna: irailak 17
- Lekua: I.M. Barriola zentroa
- Ordua: 11:30-13:30
“Bizikletaz adinik ez” programa
Proiektu honek esku-hartze komunitarioan eta belaunaldien artekoan
oinarritzen dira, boluntarioen parte-hartzea bilatuz adinekoei eta/edo
aniztasun funtzionalari trizikloetan laguntzeko. Goizean zehar,
trizikloak garraiobide jasangarri gisa probatzeko aukera izango da.
- Eguna: irailak 17
- Lekua: I.M. Barriola zentroa
- Ordua: 11:00-13:00
Mugikortasunean ere, jasangarri jokatu! mintegia
Jasangarri Jokatu hezkuntza-berrikuntzako proiektuaren mintegia,
unibertsitate-komunitate osoari irekia.
Egitaraua:
- Proiektuaren aurkezpen laburra (Jone Aliri eta Laura Vozmediano, EHU).
- Donostia-San Sebastiango mugikortasun aktiboaren erronkak (Isabel
Prieto de Blas, Donostiako Udaleko Mugikortasun Saila).
- Diziplinarteko begiradak eraikitzen (dinamika).
- Amaierako eztabaida eta kafea.
- Eguna: irailak
- Lekua:
- Ordua: