euskaraespañol

Redes sociales campusa

ARKOO elkartearen argazki-erakusketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/12

Duela gutxi, ARKOO elkartea sortu da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan; horren helburua da garapenerako lankidetza proiektu txikiak gauzatzea, unibertsitateko testuinguruan, ikasleekin lan eginez eta sentsibilizazioa sustatuz.

Maccoa proiektua delakoa da proiektu pilotua, hau da, Mozambikeko Silva Macua herrixkako garapen integratuko proiektua. Izan ere, asmoa da hango azpiegiturak, ekipamenduak eta beste hobetzeko proiektuak gauzatzea.

Unibertsitateko Mugarik Gabeko Arkitektoen-ASFren eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan arloaren (Eusko Jaurlaritza) laguntzarekin, bi aldiz bisitatu dugu herrixka. Lehendabiziko egonaldi horietan, ikerketa prozesu bat egin da (lekua, biztanleak, kultura, etab.), eta beharrizanak detektatu, proiektuak bat etor daitezen han bizi direnen benetako beharrizanekin eta eskakizunekin.

Erakusketa honen bidez, bada, lehenengo ikerlan hau ezagutarazi nahi dugu; gainera, unibertsitateko lankidetzako beste bi esperientzia ere erakutsiko ditugu (Haiti, India). Horrela, hain ohiko ez zaizkigun beste errealitate oso desberdin batzuetara hurbilarazi nahi dugu jendea.

Erakusketa UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren sarreran eta lehen solairuan (paraninfo-sarreraren alboan) apirilak 11 arte ikusgai dago.

Sarrera librea da.