euskaraespañol

Redes sociales campusa

UPV/EHUk Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren intsignia jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/20

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea Sailak Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren urre eta brillante intsignia jaso du aitorpen bezala Merkataritza Banaketa Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketarako Prestakuntza Ikastaroa antolatzen eta kudeatzen burutu duten 25 urteko ibilbideagatik Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin lankidetzan. Bertatik, 25 promozio profesional atera dira, horietatik asko merkataritzarekin elkarlanean.

Arturo Rodríguez Castellanos UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak jaso zuen saria.

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak joan zen apirilaren 19an Donostiako Miramar Jauregian ospatu zuen Biltzar Nagusian eman zen intsignia hau. Deusto Business School-ek ere jaso zuen intsignia eta berrogeita hamar urte bete dituzten hiriko zortzi saltoki eta zazpi ekintzaile omenduak izan ziren.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa