euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Antonio María Lorca Navarrete irakasleak kondekorazioa jaso du Perun

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/05/06

(Lima, Perú) Nacional Mayor de San Marcos Unibertsitatearen Zuzenbide eta Zientzia Politikoa Fakultateak ematen duen Jose Leon Barandiaran kondekorazioa jaso du Euskal Herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Antonio María Lorca Navarrete irakasleak, bere ibilbide profesional eta akademiko bikaina sarituz. Rubén González Espinoza aipatutako Unibertsitatearen Zuzenbide eta Zientzia Politikoa Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan da.

Antonio María Lorca Navarrete UPV/EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna da. Era berean, Zuzenbideko Doktorea da Granadako Unibertsitatean eta Dottore in Giurisprudenza Boloniako Universitá degli Studii unibertsitatean. Bere karguen artean, nabarmendu behar dugu Espainiako Pro Jurado Elkarteko lehendakariordea eta Espainiako Arbitraje Elkarteko kidea dela. Horrez gain, Euskal Antola Bideen Elkarteko lehendakaria, Zuzenbide Prozesaleko Euskal Institutuaren zuzendaria eta Zuzenbide Prozesaleko eta Arbitrajeko Euskal Aldizkariaren zuzendaria dugu. Doktrinako 750 artikulu baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta nazioarteko aldizkarietan, eta 23 eskuliburu edo tratatu, 19 monografia eta beste 19 lan idatzi ditu taldean.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa