-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
(Txile) Valparaisoko ordezkaritza batek Gipuzkoako Campusa bisitatu du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/08
Txileko Valparaiso eskualdeko ordezkaritza batek UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa bisitatu du. Ordezkaritza osatu da Valparaisoko tokiko eta eskualdetako ordezkariz eta Txileko eskualde horretako lau unibertsitateetako arduradunez. Txileko ordezkaritza hau egun hauetan Gipuzkoan dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta.
Gipuzkoako Campusean Valparaisoko lau unibertsitateko (Universidad de Playa Ancha de Ciencias de la Educación, Universidad de Valparaíso, Pontifica Universidad Católica de Valparaíso y Universidad Técnica Federico Santamaría) errektoreei eta Txileko eskualde horretako tokiko eta eskualdetako ordezkariei harrera egin diote Ana Arrieta campuseko errektoreordeak, Marta Barandiaran Mugikortasun zuzendariak eta Agustin Erkizia campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendariak. Bisita honek Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Txileko Goi Mailako Hezkuntzako erakundeen arteko lotura sendotzen du.