Arrisku eta larrialdien kudeaketa aztergai
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/26
Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiak abian dira. Jardunaldiak maiatzaren 25etik 29era, astelehenetik ostiralera, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Joxe Mari Korta Zentroan ospatuko dira. Jarduera Donostiako Udalak, UPV/EHUk eta MARSCH-ak antolatu dute.
Jardunaldien inaugurazio ekitaldia Errege Elkarte Nautikoa-Gu dantzalekuaren instalakuntzetan izan da, eta hiriko hainbat ordezkari bildu ditu, politikariak, erakundeetako ordezkariak, unibertsitateak, Lanbide Ikastetxeak eta Zentro Teknologikoak, eta baita hizlariak eta arrisku eta larrialdietan adituak ere. Bertaratutakoek ikusi duten ekintzan erreskate itxura bat egin da, arriskuan zegoen itsasontzi batetako lau eskifaia-kideena hain zuzen. Kontxako Badian egin den ekintzan, ontzi bat irauli egin denaren itxura egin da, eta bertan zihoazen lau kideak erreskatatzeko lana egin behar izan dute Gurutze Gorriko, DYAko, Suhiltzaileetako eta Udaltzaingoko langileek. Han ikusi ahal izan da erreskateetan sartuta dauden erakunde desberdinen arteko koordinazioa.
Jardunaldien irekiera-ekitaldian Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Ana Arrieta, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak parte hartu dute. Jardunaldien lehen saioan arrisku eta larrialdien kudeaketan komunikazio lanak egiten dituzten langileen jarduerarekin zerikusia duten gaiak jorratu dira. Irekiera-hitzaldia Juan Calparsoro Damián Euskal Herriko Fiskal Gorenak eskaini du. Hau segurtasun eta larrialdietan komunikazioaren arduraz jardun da. Jarraian Pedro Anitua Aldekoa Euskal Herriko larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako arretaren zuzendaria eta Ana López Loiarte arrisku eta larrialdietan teknikaria jardun dira. Biak larrialdietan ematen den komunikazioaz mintzatu dira.
Ondoren, El Diario Vasco egunkariko "Al día" saileko burua den Juan María Velasco izan da hitzaldiekin jarraitzeko ardura hartu duena, eta komunikabide sozial baten ikuspuntutik larrialdi eta hondamendien buruzko komunikazioaz jardun da.
Atsedenaldiaren ondoren AZTI Tecnaliaren txanda izan da. Pedro Liria Loza "Kostaldean talka: aurkako kosta-gertakariak direla eta jakinarazpen sistema berria"z aritu da, eta lehen saioko azken hitzaldia Aitor Moreno Gerreroren kontura joan da, Vicomtech-IK4 zentru teknologikoko Ikertzaile Seniorra. Moreno entrenatzeko erabiltzen diren alegiazko inguruneetan herri eta baso suteen hedatze eta itzaltzeaz aritu da.
Hitzaldiak ostirala arte, maiatzak 29, izango dira.
