Ikasturtearen itxiera Arabako campuseko Esperientzia Geletan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/05/29
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Areto Nagusian egin zen Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamaikagarren promozioko 39 ikasleri, 13 gizonezko eta 26 andrazko, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere. Arabako campuseko Esperientziaren Ikasgeletan 316 ikasle egon dira 2014/2015 akademi ikasturtean matrikulaturik. Horietatik, 171 pertsonak egin dute matrikula giza zientzien titulazioan, 115ek helduentzako unibertsitate ikastaroetan eta 30 matrikulatu dira ikastaro osagarrietan.
