Universidade Estadual Paulistarekin lankidetza
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2015/06/11
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta ‘Julio de Mesquita Filho' Sao Pauloko Estatu Unibertsitatea-UNESP (Sao Paulo, Brasil) lankidetzan ariko dira, datozen bost urteotan, kooperazio akademikoaren, zientifikoaren eta teknikoaren arloan. Lankidetza hitzarmena gaur goizean sinatu dute UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreorde Nekane Balluerkak eta Bernardo Mançano irakasleak, UNESPeko Nekazaritza Ikasketak eta Tokiko Garapena UNESCO Katedraren zuzendariak (unibertsitate horretako erretore Júlio Cezar Durigan-en ordez jardun du).
Bi erakundeek sinatutako hitzarmenak honako kooperazio ekintza hauek jasotzen ditu, besteak beste:elkarri aholkularitza eta babes zientifikoa eta kulturala ematea irakasle eta ikasleen trukerako eta mugikortasunerako, ikerketa proiektuak elkarrekin egitea, eta ekitaldi zientifikoak eta kooperazio teknikoko eta teknologia transferentziako jarduerak antolatzea.
Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU