euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Graduazio ekitaldia Letren fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/08/10

Bi saiotan banatu zelarik, goizez filologia (28 ikasle), ingeles ikasketak (47), euskal ikasketak (17) eta itzulpengintza eta interpretazioa (41) titulazioetako ikasleei eman zitzaien titulua. Ekitaldiaren buru Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izan zen eta Jesús Cuenca de la Rosa frantses filologia saileko irakasle erretiratua izan zen promozioaren aitabitxi. Arratsaldean, Historia (52 ikasle), Artearen Historia (14) eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren (14) titulazioetako ikasle egresatuen txanda izan zen. Ekitaldi honen buru Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izan zen eta, promozioaren aitabitxi gisa, Pedro Echeverria Goñi Artearen eta Musikaren Historia saileko irakasle titularra aritu zen. Ekitaldietan parte hartu zuten ere Javier Alonso Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitateetarako zuzendariak, Borja Belandia Vitoria/Gasteizko alkate ordeak eta Iñaki Bazán UPV/EHUren Letren Fakultateko dekanoak.

Argazkiak: UPV/EHU