ARTHITZ: hitza, musika, irudia, dantza
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/10/15
Gaur goizean ARTHITZ izeneko arte-literatura-musika-dantza topaketaren aurkezpena egin da eta bertan izan dira: Juan Kruz Igerabide, Mikel laboa Katedra de la UPV/EHU, Koldobika Jauregi, Urmara Elkartea y Juan Biain, Arantzazu Gaur Fundazioa.
Ekitaldia urriaren 17an, larunbata, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, ospatuko da eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, Ur Mara museoak eta Arantzazu Gaur Fundazioak antolatu dute.
Jardueraren hizkuntza euskara izango da eta sarrera librea, eserleku guztiak bete arte.
Topaketan izango dira Anjel Lertxundi eta Antton Valverde musika eta testua uztartuz, existentziaren poz eta minen eta bizitzaren misterioari buruzko gogoeta batzuk kiribiltzeko Hatsik gabe, huts; nola deitu materia ez denari emankizunarekin.
Ildo bertsutik, Kukai dantza taldeak Hazipenaren pozak ikuskizuna eskainiko du.
Azkenik, Koldobika Jauregi eskultoreak, Susana Cencillo akordeoilariak eta Hilario Rodero perkusionistak Genesia Performance musikatua egingo dute.
Arantzazuko ingurumenean udazkenaren arnasa barneratuz, inguruan begiak gozatu ahala norberaren baitara begira jartzeko ere aukera bultzatu nahi da ekimen honen bitartez, arte-adierazpenaren modu ugari elkarrekin harremanetan jarriz. Ingurua dantzan, orbela airez aire, eta barruan existentziaren ibaia bare-bare.
EGITARAUA
12:00. HATSIK GABE, HUTS: NOLA DEITU MATERIA EZ DENARI.
Anjel Lertxundiren eta Antton Valverderen emanaldia (hitza eta musika)
18:00 . HAZIPENAREN POZAK
Kukai-Ttanttaka (dantza)
20:00. GENESIA. Susana Cencillo (akordeoia), Hilario Rodeiro (perkusioa), Koldobika Jauregi (performanzea)
Argazkia: UPV/EHU