euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako diploma banaketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/22

Donostiako Ignacio Maria Barriola Zentrokoan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunen III. promozioko 136 ikasleek jaso zuten diploma, familiarteko eta lagunen artean. 

Ana Arrieta campuseko errektoreordea, Jose Maria Beraza ikastegiaren zuzendaria, eta Itziar Azkue Praktika eta Enpresekiko harremanetarako zuzendariordea ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan hitz egin zuen 2014-2015 promozioko espediente hoberena izan duen Idoia Goenaga ikasleak. Era berean, ekitaldian omendu zituzten: Eduardo Malagón, Eduardo San Miguel eta Francisco Javier Villalba, 25 urtetan zehar UPV/EHUn emandako zerbitzuengatik; eta Goiko-Auto S.A. Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan.

 

Argazkiak: UPV/EHU